Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kinberlita

iz. Geol. Sumendi harria, peridotiten sailekoa. Kinberlitaren osagai nagusiak olibinoa eta mika dira, baina beste osagai batzuk ere izan ditzake (Afrikako Kimberley-ko kinberlitek adibidez diamante ugari dituzte). Sumendi tximinietan izaten da batez ere.