Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kimioterapia

iz. Med. Ehunetarako kaltegarri ez diren gai kimikoak erabiliz eritasunak sendatzeko tratamentua, sendagai kimikoek mikroorganismoekin duten antzekotasunean oinarritzen dena. Kimioterapian erabiltzen diren sendagaien eragina kimioterapia indizearen arabera neurtzen da. Indize horrek zehazten du sendagai baten dosi kaltegarriaren eta onuragarriaren arteko erlazioa: zenbat eta handiagoa izan kalterik sortzen ez duen dosia, eta sendatzeko behar dena zenbat eta txikiagoa izan, hainbat handiagoa da sendagaiaren kimioterapia indizea. Penizilinarena da ezagutzen den indize handiena.  v  Kimioterapiaren historia. Paul Ehrlich (1854-1915) izan zen kimioterapian lehen urratsa eman zuena 1909an, artsenamina erabili baitzuen sifilisaren aurkako sendagai gisa.