Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kilker

iz. Intsektu beltza, gaineko hegoak gogortuak dituena; hego horiek igurtziz arrak “kantu” deritzan hots zoli eta errepikakorra ateratzen du (Gryllidae).  v  Etxeko kilkerra (Acheta domesticus edo Gryllus domesticus). Kolorez marroixka da, eta burua ia horia du. Iluntzean irteten da bere gordelekutik eta labeetan eta errotetan ibiltzen da. Landareak eta animalia txikiak jaten ditu, baita bere motakoak ere. Sortzez Afrikako iparraldekoa eta Asiako mendebalekoa da.