Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Khalil, ben Ahmad al

Arabiar filologoa (Oman, 718 inguruan - Basora, Irak, 791). Arabierazko lehen hiztegia egin zuen, Kitab al Ain. Ahoskeraren arabera ordenatu zituen hitzak, soinu guturaletatik hasi eta ezpainkari eta erdi bokaletaraino.