Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ketodontido

izond. Zool. Perziformeen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Familia honek 150en bat mota hartzen ditu. Oso estuak eta goraka luzatuak dira. Hegalen parte bat ere ezkataz estalia dute. Ozeano Barean eta Indiako Ozeanoan bizi dira.