Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kern, Jerome

Estatu Batuetako musikagilea (New York, 1885 - New York, 1945). Musika ikuskizunetako doinuak idatzi ditu batez ere: Oh, Boy (1917), Sunny (1925), Show Boat (1927), Music in the Air (1932), eta Roberta (1933). Kern-en kantu asko guztiz ospetsu egin dira, eta kantari eta musikari askoren errepertorioan leku berezia dute. Ezagunenak: Ol’ Man River, Can´t help Loving that Man of MIne, Smoke gets in your eyes. 1933. urtean Hollywoodera jo zuen, eta zinemarako musika sortzen jardun zuen.