Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kenyatta, Jomo

(Kamau Ngengi jaiotza izenez). Kenyako politikaria (Nairobi, 1893 - Mombasa, 1978). Kenyako Alderdi Nazionalistako idazkari orokorra izan zen, eta bere herriaren burujabetasunaren aldeko borrokan parte hartu zuen. Lehen Ministro (1963) eta errepublikako lehendakari (1964-1978) izan zen.