Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

katu

iz. Ugaztun txiki haragijalea, etxekoa, atzapar-zorrotza, ile leuna eta begi luzaran distiratsuak dituena (Felis catus, Felis silvestris…). || Katu belar. Ezpaindunen familiako landarea, katuak erakartzen dituen usain bortitzekoa (Nepeta cataria).  v  Neurri eta kolore askotako katuak daude, baina jakitun gehienen ustez Felis lybica- tik datoz guztiak. Ejipton etxekotu zuten aurrena, eta haren gurutzaketaz sortu eta zabaldu dira gainerakoak, Persiakoa, Abisianiakoa, Angorakoa, Siamgoa, etab. Arraza batekoak edo bestekoak, mundu guztian bizi dira. 50 cm inguru izaten da luze, muturretik isatsaren puntara. Ile motz trinkoa du; Angorakoak bakarrik du ile luze sarria. Etxekotu baino lehen haragijalea zen, baina gaur egun orojalea dela esan daiteke. Saguak harrapatzeko, eta gizakiaren laguntzarako erabiltzen da, batez ere.  v  Katu hidraulikoa. Mek. Isurkari baten presioak eraginda pisuak jasotzeko erabiltzen den tresna. Bonba batez isurkariaren (ura edo olioa) presioa igoarazten da, eta presio horrek eraginda enboloa altxatzen da.