Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kassem, Abdul Karim

Irak-eko militar eta buruzagia (Bagdad, 1914 - Bagdad, 1963). 1958an estatu kolpe bat eman zuen: Faisal II.a erregea, Abdulah printzea eta bere familiako 19 pertsona hil zituzten, monarkia kendu eta Errepublika ezarri zen Irak-en. Kassem-ek lehendakari, Barne Arazoetako ministro eta Defentsako ministro izendatu zuen bere burua. 1961eko kurduen matxinadak oso egoera larrian utzi zuen gobernua. 1963an matxinada militar bat izan zen gobernuaren kontra, eta fusilatu egin zuten.