Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karraskari

iz. eta izond. Zool. Ugaztunen klaseko izen bereko ordenako animaliez esaten da. Neurri txikiko edo erdiko animaliak dira. Gorputz-sendoak eta hanka-laburrak izaten dira. Masailezur bakoitzean, etengabe hazten zaizkien eta esmaltea kanpoko aldean bakarrik duten bi ebakortz izaten dituzte. Letaginik berriz ez dute. Karraskaririk gehienak belarjaleak dira, baina badaude orojaleak ere. Ugaztunetan animaliarik gehiena biltzen duen ordena da. 33 bat familia eta 3.500 mota inguru ditu ordena honek. Familiarik ezagunenak muridoak (sagua), esziuridoak (katagorria) eta gliridoak (muxarra) dira, besteak beste. Bizitza lurpean ematen dute batzuek (Afrikako ekialdeko heterozefaloak), haren parterik handiena uretan ematen dute beste batzuek (kastoreak), eta zuhaitzetan beste batzuek (katagorriak). Mundu guztian bizi dira, Zeelanda Berrian eta Hegoburuan izan ezik. || Marraskaria.