Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karpov, Anatoli

Errusiar xake-jokalaria (Zlatust, 1951). 1969an, unibertsitateko ikasle zela nazioarteko maisu titulua lortu zuen, eta hurrengo urtean maisu nagusiaren titulua. 1975ean, Fischer-ek bere titulua ez defenditzean, munduko txapeldun bihurtu zen. 1985ean galdu zuen titulua, Garry Kasparov-en kontra.