Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karpentariako golkoa

Ozeano Barean, Arafurako itsasoan, Australiako ipar-ekialdean eratzen den golkoa. Eremua: 310.000 km2. Sakontasuna: 70 m. Iparraldetik Ginea Berriko uharteak egiten dio muga, Australiatik Torres Itsasarteak bereizten duela. Mendeetan ez zaio batere jaramonik egin, baina XX. mendean garrantzi handia hartu du han bauxita eta manganeso mea ugari aurkitu delako, eta mixera arrantzak indar handia hartu duelako.