Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karolyi, Mihály (Karolyi kondea)

Hungariar politikari sozialista (Budapest, 1875 - Vence, 1955). Jatorriz Hungariako nobleziako kide zen. Hungariako Nekazaritzako Elkarteko lehendakari izan zen (1905). Hartan dimisioa eman eta Alderdi Erradikala sortu zuen. 1918an, gerra amaitzear zela, Lehen Ministro lehendabizi, eta gero lehendakari izendatu zuten. 1919an dimisioa eman zuen, Bela Kun-en mesedetan, eta erbesteratu egin zen.