Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karel, Rudolph

Txekoslovakiako musikagilea (Pilsen, 1880 - Theresienstadt-eko kontzentrazio eremuan, 1945). Dvorak-en azken ikaslea. Pragako kontserbatorioko irakasle izan zen 1923-41 bitartean. Dvorak, Brahms eta Regel-en eragin nabaria du, eta azken aldian Hindemith-ena ere bai. Operak idatzi zituen, Ilseren bihotza, Ama besoetakoaren heriotza, 2 poema sinfoniko, kamerako musika eta Pizkundea oratorioa, besteak beste.