Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karavelov, Ljuben

Bulgariar idazlea (Koprivstica, 1834 - Ruse, 1879). Etnografia ikasketak egin zituen Moskun. 1869an Bukaresten hartu zuen egoitza, eta han Svoboda eta Nezavisimost bulgariar egunkari iraultzaileen lankide izan zen. Bulgariar eleberriaren sortzailetzat hartzen da Karavelov. Lan nagusiak: Bulgare ot staro vreme (1867, Beste garaietako bulgariarrak), Maminoto detentse (1875, Haur mainatia).