Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kapiestra

iz. Bot. Arrosaren familiako zuhaixka adartsua, elorriaren antzekoa, 0,5-2 m luzea (Spiraea hypericifolia). Espatula itxurako hosto txiki biribil samarrak izaten ditu, oso goiztiarrak. Loreak berriz zuri txikiak eta adarren puntetan inguru guztian hazten direnak. Mendi-malda harritsuetan eta oihan ertzetan izaten da batez ere. Europako hego-ekialdean, Balkanetako penintsulan eta Asiako erdialdean hazten da.