Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kante Mory

Gineako abeslaria eta kora-jotzailea (Kissidugu, 1950). Kora arparen eta laudaren arteko musika tresna bat da, hogeita bat sokaduna. Erritmo etnikoen artean kanturik ezagunenetako baten egilea da: “Yeke Yeke”. Salif Keitarekin hasi zen musika talde batean kantatzen, baina laster hasi zen kora elektrikoa lantzen. Kantek Afrikako gai tradizionalak musika elektriko bihurtu ditu, reggae, funk eta soul estiloak nahastuta. Disko ezagunen artean ditu: Courougnegne (1981), À Paris (1984), 10 Cola nuts (1986), Akwaba beach (1987), Nongo Village (1993), Tate bola (1996).