Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kanoi

iz. Suzko arma batek jaurtigaia gidatzeko duen hodia. || Artilleriako tresna.  v  Kanoi elektronikoa. Elektr. Katodo izpiak dituen hodi batean, elektroiak igortzen eta puntu zehatz eta txiki bateraino iritsarazten dituen tresna. Kanoi elektronikoak katodoa, burdin sare bat edo gehiago, eta bizkortzeko eta fokatzeko beste elektrodoak (anodoak) izaten ditu. Katodoa berotu egiten da barruan duen hari baten bitartez, eta elektroi guztiak zulo beretik irteten dira, handik bigarren elektrodoak (anodoak) erakartzen dituela; ondoren beste anodo bat du, eta honek gehiago zehazten du elektroien norabidea. Handik irtetean elektroi multzoa osorik gune zehatz batera iristen da.  v  Kanoi ganga. ik. ganga.