Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kankkunen, Juha

Finlandiar auto gidaria (Laukaas, 1959). 1985ean hasi zen rallyetan profesional bezala parte hartzen. Lancia etxearen babespean lehiatu du 1987. urtetik aurrera. Ehun eta hiru rallytan hartu du parte, eta hogeita batean izan da garaile. Beste zenbait saritan garaipena lortzeaz gainera, munduko txapelduna izan da lau aldiz (1986, 1987, 1991 eta 1993an), eta txapeldunorde behin (1992an).