Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kanda Bongo Man

Kongoko abeslari eta musikagilea (Inongo, 1955). Soukous izenez ezagutu den musika afrikarraren garapena bultzatu dutenetako bat da, eta musika horren estilo dinamikoagoa, dantzatzeko egokiagoa lortu zuen. Bella Mambo orkestrarekin ibili zen abeslari gisa. 1979an Parisera joan zen bizi izatera, eta bere musika ezaguna izaten hasi zen Europan. Lanen artean ditu: Iyole (1981), Maitasun eroa (1984), Kwassa Kwassa (1988), Zing Zong (1991), Soukous Central Park-en (1993).