Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kanario

iz. Zool. Frinjilidoen familiako txoria, moko motz sendoa, oso punta-zorrotza eta kono egiturakoa duena (Serinus canarius canarius). Kirrixkilet izenaz ere ezagutzen da. 12 cm inguru luze da. Lumarik gehienak berde horixkak ditu, baina emearen bizkarrekoak gris arreak izaten dira. Azores, Madeira eta Kanarietako uharteetan bizi dira. Oso kantari onak izaten dira, eta zaletasun handia izan da kanarioetarako; Kanaria uharteak aurkitu bezain laster hasi ziren, 1393. urtean, kanarioak alde orotara zabaltzen. Kaiolako txori gisa oso erabilia da. Belar haziak jaten ditu batez ere. Beste txori mota batzuekin ere gurutzatu ohi da, karnabarekin, tarinarekin eta txontarekin besteak beste.