Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kaltenbrunner, Ernst

Austriar abokatu eta politikari nazia (Ried, 1903 - Nurenberg, 1946). Alderdi nazionalsozialistan sarturik, SS taldeen buru izan zen (1938) eta txekiar abertzaleek Reinhard Heydrich hil zutenean, haren lekua hartu zuen Gestaporen zuzendaritzan (1943). Nurenberg-eko epaitegiak hiltzera kondenaturik, urkatua hil zen.