Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaliz

iz. Erl. Kristauen Eukaristian erabiltzen den edalontzia. San Paulok korintiarrei egindako hitzetan eta lehenengo hiru Ebanjelioetan Eukaristiako errituan kalizaren erabilera aipatzen da. Erromako Inperioak kristautasuna onartu zuenez geroztik (K.o. IV. mendean) urrea eta zilarra hasi ziren erabiltzen kalizak egiteko. Erdi Aroan Grial Santuaren kondairak magiaz inguratu zuen Eukaristiako kalizaren jatorria. Balio handiko harribitxiak eta eskulturak erabili izan dira kalizak apaintzeko historian zehar.  v  Bot. Zurtoinaren muturraren eta lorearen artean dagoen landarearen partea. Zurtoinetik sortzen diren sepaloek osatzen dute kaliza. Sepaloak aske daudenean kaliza dialisepaloa dela esaten da, eta hostoak lotuta dituenean gamosepaloa. Kaliza berdea izaten da, eta lorea zabaldu baino lehen sepaloek erabat estaltzen dituzte lorearen petaloak. Landare batzuetan kaliza oso ongi ikusten da, baina beste batzuetan ez da izaten.