Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kalitrizido

izond. Zool. Simioen ordenako izen bereko familiako tximinoez esaten da. Tximino txikiak dira, tximinoetan txikienak. Buru biribilekoak izaten dira. Hankak besoak baino luzeagoak dituzte; hortzak, 32: 8 ebatortz, 4 letagin, 12 haginaurreko eta 8 hagin. Bost behatz dituzte hanketan eta eskuetan, eta hanketako behatz handiak ez beste guztiak atzapar egiturakoak. Isats luzea eta lodi samarra izaten dute, baina ez oratzailea. Orojaleak dira. Bizpahiru ume izaten dituzte, baina bakarrari ematen diote ugatza. Bi generotako tximinoak biltzen dira kalitrizidoen sailkapenean, leontozebus eta callithrix.