Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kakahuete

iz. Sustraietan leka itxurako fruitu oliotsuak dituen landarea; delako landarearen fruitua, jateko ona (Arachis hypogaea).  v  Adar askoko zurtoinak izaten ditu, iletsuak eta erztunak, hostoak berriz arrautza itxurako gingilez osatuak, eta loreak banaka antolatuak eta kolorez horiak. Beheko loreak bakarrik izaten ditu fruitu emaileak. Ernalduak izan ondoren obulutegiaz beste atal guztiak galdu egiten dituzte horiek, eta lurpera sartzen dira, 5-15 cm behera; haietatik gero 2-3 hazi oliotsuko fruituak sortzen dira. Berez Ameriketakoa da. Ematen dituen fruituaren aleak (kakahueteak) olioa eta gurina egiteko erabiltzen dira, baina baita diren bezala edo txigortuak jateko ere.  v  Kakahuete olioa. Kakahuete landarearen fruituekin egiten den olioa, sukaldaritzan oso erabilia. Oso lurrungaitza da; horia edo hori berdaxka izaten da. Eterretan, kloroformoan eta karbono disulfuroan urtzen da, baina ez uretan. Oliba olioaren eta beste zenbait olioren ordezko gisa erabiltzen da elikagaiak egiteko, eta xaboia, sendagaiak eta abar egiteko ere erabiltzen da.