Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kaiman

iz. Krokodiloaren familiako narrastia, Ameriketakoa (Fam. Alligatoridae).  v  Kaiman arrunta (Caiman crocodylus). 2,6 m inguru luzea, buru luze samarra eta muturra luzexka duena. Goiko masailean 19-20 hortz izaten ditu alde bakoitzean eta behekoan 18-20. Helduak beltzaranak dira eta gazteak oliba kolorekoak.  v  Kaiman mutur-zabala (Caiman latirostris). 2,5 m inguru luzea, mutur zapala eta ia luzea bezain zabala duena. Kolorez beltzarana izaten da. Hego Ameriketan Ande mendiez ekialderako zingira belartsuetan eta ur makaletako ibaietan ibiltzen da. Muskuiluak eta ugaztunak jaten ditu. Gizonari ez dio erasotzen.