Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kabila, Laurent-Désiré

Kongoko politikaria (Katanga, Shaba, 1939 - Kinshasha, 2001). Frantzian egin zituen ikasketak. Kongo Belgikarrak independentzia lortu eta Kongoko Errepublika Demokratiko bihurtu zenean (1960) hasi zen Laurent Kabila politikan. Hogeita hamar urtez borrokatu zen Kongo-Zaireko lehendakari Mobutu Sese Sekoren aurka, eta 1997an eskuratu zuen Kongoko Errepublikako lehendakaritza, eta hil arte jarraitu zuen kargu horretan (tikokatuta hil zuten).