Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kabalkata

iz. Behe Nafarroako xaribaria.  v  Zuberoako astolasterretan bezala, antzezpen herrikoi hauen helburua, gehienetan, herrian bertan gertatzen ziren ohiko arau moralen aurkako egitateak eta errudunak barregarri uztea zen. Herriko plazan egin ohi zen judizio moduko antzerkitxoaren aurretik, antzezleek zaldiz edo bestelako zamarien gainean, kantuz eta algaraz, “epaituen” etxe aitzinetik plazarainoko ibilaldiak, paradak, egiten zituzten.