Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

judaismo

iz. Juduen erlijioa, erlijio monoteisten artean zaharrena, kristautasunaren eta islamaren jatorrian dagoena.  v  Judaismotik sortuak dira bai kristautasuna eta baita islama ere. Jainko bakar batean sinesten dute judaismoaren jarraitzaileek: Jainko bakarra, ikusezina eta betiko bizia duena. Juduek beren herriaren 3.500 urteko historia dute sinismenaren oinarri, Abrahamekin hasi eta Bibliaren irakaspenak zabaldu dituzten ondorengo igarle guztiekin batera. Juduen erlijioa Abrahamen ondorengoek finkatu zuten, Moisesek, batez ere, eta gaur egun bi liburu nagusitan dago bilduta: Tora (idatzizko dotrina) eta Talmud (ahozko dotrina). Judaismoaren jarraitzaileek Mesiasen etorreran eta hildakoen berpiztean sinisten dute. Juduen egun santua Sabbath da (ostiral ilunabarretik larunbat ilunabarra arte). Hauek dira judaismoaren beste jai nagusi batzuk: Pesach (Bazko eguna), Rosh Hashana (Urte Berri eguna), Shabouth (Izpiritu Santuaren bazkoa).