Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jones, Charles

Estatu Batuetako zinemagilea (Washington, 1912). Marrazki biziak egin dituen zinemagile nagusietakoa da, Bugs Bunny untxi ospetsuaren sortzaileetariko bat. Harenak dira Duck ahatea, Silvestre katua, Porky zerria, Txori Bidekorrikaria eta beste. Tex Avery eta Fritz Freleng-ekin batera, Warner Bros konpainiako marrazkilari garrantzitsuena izan zen urte luzez.