Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jókai, Mor

Hungariar idazlea (Komaron, 1825 - Budapest, 1904). XIX. mendeko hungariar eleberrigile garrantzitsuena izan zen. 1848ko iraultzan parte hartu zuen, parlamentuko kidea izan zen 1867tik 1896ra bitartean. Kalman Tsza buruzagi erredikalaren jarraitzaile zen. Idazle oparoa izan zen eta artikulu ugari idatzi zuen. Iraultza ostean idatzi zituen eleberri gehienak, hungariar hizkuntzaren eta literaturaren egoera deitoragarriaz jabetu zenean. Frantziako erromantikoen eragina nabari da haren lan batzuetan. Obra nagusiak: Egy magyar nabob (1853-1854, Nabob hungariar bat) eta Az aranyember (1873, Urrezko gizona).