Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Joan Ia Danimarkakoa

Danimarka (1481-1513), Norvegia (1483-1513) eta Suediako (Joan II.a, 1497-1501) erregea (Aalborg, 1455 - Aalborg, 1513). Kristian I.aren semea zen. Huts egin zuen Suedia eta Eskandinavia hartuko zituen koroa bakar batera ekartzeko ahalegineta. Suediarrak haren kontra matxinatu ziren Sten Sture-n. Hansa merkataritza elkarteko hiriei aurre egin zien, Danimarkako merkatarien interesak zaintzearren.