Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Joad

edo Jehoyada. Apaiz judua (K.a. IX. m.). Josabet emaztearekin batera salbatu zuen Joas Ataliak errege-familian egiteko agindu zuen sakailatik. Isilpean hezi zuen Joas eta errege izendatu zuen adin nagusira iritsi zeneko. Atalia hilarazteko agindua eman zuen Joasek, Joaden aholkuei jarraiki.