Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jiu-jitsu

edo ju-jitsu. iz. Armarik gabe borroka egiteko japoniar artea. Erasorako nahiz babeserako artea da. Oso antzinakoa bada ere, XVI. mende inguruan hasi zen zabaltzen. Gorputz guztia erabiltzen da borrokan, eta etsaiaren indarraz baliatzen da haren kontra egiteko. Eskuz, behatzez, ukondoz, hankaz eta abarrez atzitu, kolpeak bota eta teknika jakin batzuez baliaturik etsaia menderatzea eta higitu ezinik edukitzea da jiu-jitsuaren funtsa. Ez da kirol arautua, ez baititu ez mailak ez leihaketak; hala ere, Jigoro Kano (1860-1938) maisu handiak jiu-jitsu antze artean zenbait aldaketa sartu zituenean, judoaren edo judo kodokanaren oinarriak jarri zituen.