Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jirasek, Alois

Txekiar idazlea (Hronov, 1851 - Praga, 1930). Lehen Mundu Gerraren aurreko txekiar eleberrigile garrantzitsuena izan zen. Poemak idatzi zituen gaztetan eta historia eleberriak ondoko urteetan. Txekiar herriaren historiaren aro guztiak ikertu zituen bere lanetan. Lan nagusiak: Mezi proudy (1891, Korronteen artean), Proti vsem (1894, Mundu guztiaren aurka), Bratrstvo (1899-1908, Anaidia), F.L. Vek (1888-1906) eta Temno (1915, Ilunpeak) haren lan hoberena. Txekiarren estatuaren aldeko sutsua izan zen Jirasek.