Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jina

(Eusk. «Gaizkiaren garailea»). Jainismoaren ustezko sortzaileari ematen zaion izena, Sakiamuniren garaikidea (K.a. VI. m.). Elezaharrak dionez, haren bizitzak badu antzik Sakiamuni Budarenarekin. Bengalako klan batean jaio eta printzeak bezala hezi zuten; ezkondu eta alaba bakarra izan zuen. Hogeita zortzi urte zituenean gurasoak hil zitzaizkion, ondasunak banatu eta fraide egin zen. Handik hamahiru hilabeteetara biluzik bizitzea erabaki zuen; erromes ibili zen, eta hamahiru urte horrela igaro ondoren Jainkoarengandiko argitasuna jaso eta Jina bihurtu zen. Hogeita hamar urtean zehar aritu zen dotrina irakasten, bizitzan jasotako esperientzietan oinarrituta.