Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jena

Alemania erdialdeko hiria, Saale ibaiaren ertzean (Gerako eskualdea, Turingia). 267.200 biztanle (1989). Unibertsitate ospetsua, 1558. urtean sortua; han izan ziren irakasle Hegel, Fichte, Schelling, Schlegel eta Schiller. Optika gaiak, argazki kamerak, kimika industria eta kristalgintza. Garai gotikoko eraikuntza bikainak.  v  Historia. IX. mendekoa da Jenari buruzko lehen aipamena. 1230ean jaso zuen hiri gutuna, eta unibertsitate guztiz ospetsua eratu zen XVI. mendean. 1806an, Napoleonen osteak Prusiako eta Saxoniako armaden aurrean nagusitu ziren Jenan. Bigarren Mundu Gerran kalte handiak nozitu zituen hiriak, eta gerraren ondoren berriro eraiki zuten. Eraikin bikainak kontserbatu ditu halere Jenako hiriak, XIV. mendeko udaletxea eta Sankt Michael eliza (XV. m.) bereziki.