Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jeltsin, Boris

Errusiar politikaria (Ekaterinburg, 1931 - Mosku, 2007). Eragin handia izan zuen Sobiet Batasunaren desagerpenean eta Estatu Burujabeen Erkidegoaren sorreran. 1990ean Errusiako aurreneko presidentea bihurtu zen, Errusian zuzenean aukeratutako lehendabizikoa izan baitzen.