Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jeep

iz. Ibilgailu sendoa, txikia eta arina, edozein lekutatik ibiltzeko gai dena. Estatu Batuetan sortu zen Bigarren Mundu Gerran (1942an) eta aliatuek asko erabili zuten. Ordutik aurrera, munduko gudaroste guztiek erabiltzen dute, eta bizitza zibilean ere lanbide askotarako baliatzen da jeep ibilgailua: nekazaritzan, basogintzan, etab. Izena ingelesetik dator (G.P:General Purpose, euskaraz “zeregin guztietarako”).