Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

JAVA

Objektuei bideratutako informatikako programazio hizkuntza, Sun Microsystems enpresak 1995ean garatua. Webguneetan ikaragarri hedatu da. Goi mailako hizkuntza da, eta segurtasun eta garraiagarritasun ezaugarri apartak eskaintzen ditu. Egikaritzen den plataformarekiko askea den makina birtual bat definitzen du. Makina horrek web zerbitzaritik ekarritako programak, Applets izenekoak, prozesatzen ditu. Gainera, Applets horiek egikaritzeko moduagatik, oso segurua da hizkuntza hori informatikako birusen aurka.