Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jaruzelski, Wojciech Witold

Poloniar militarra eta politikaria (Lublin, 1923). Poloniako langileen alderdi komunistako burua izan zen 1981-1990. urteetan, Poloniako Lehen Ministroa 1985. urtetik 1989ra eta Poloniako lehendakaria 1989-1990 urteetan. Poloniako aldaketa politikoaren eragile nagusienetako bat izan zen. 1939an, Sobiet Batasunera eraman zuten preso Polonian sartu ziren oste komunistek eta handik lau urtera poloniarren armada gorrian hasi zen, nazien aurkako borrokan. 1947an hasi zen langileen alderdian eta kargu asko izan zituen 1981. urtean buruzagi izatera iritsi zen arte. 1981. urtean neurri guztiz gogorrak hartu zituen Poloniako oposizioaren aurka, Solidarnosc sindikatua legez kanpo ezarri zuen eta gerra legea jarri zuen biztanle guztientzat. 1982ko urrian sindikatu libreak desagerrarazi eta eredu berrikoa zen sindikatu ofiziala eratu zuen, baina geroago gerra legea kendu zuen.