Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jardiel Poncela, Enrique

Espainiar idazlea (Madril, 1901- Madril, 1952). Umorezko lanak idatzi zituen batez ere eta “zentzugabekeriaren antzerkiaren” aintzindaritzat jo izan du zenbaitek. Gaztetan eleberria landu zuen, baina antzerki lanei esker lortu zuen ospea: Obra nagusiak: Eloisa está debajo de un almendro (1943, Almendrondo baten azpian dago Eloisa), Los ladrones somos gente honrada (1941, Jende errespetagarria gara lapurrok) eta Los habitantes de la casa deshabitada (1942, Hustutako etxeko bizilagunak).