Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Janequin, Clément

Frantses musikagilea (Châtellerault, 1485 - Paris, 1558). Ahozko musika polifonikoa landu zuten lehenbizikoetakoa. Lau ahotsetako chanson-etatik du ospea. Izadiko hotsak, borrokak eta kaleetako bizimodua deskribatzen ditu kantu horietan: La Bataille de Marignan, Voulez ouir les cris de Paris eta Le Chant de oiseaux. Psalmuak, bi meza eta motete bat ere idatzi zituen.