Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jaio, Karmele

Arabar idazlea (Gasteiz, 1970). Informazio Zientzietako ikasketak egiten zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Iritzi zutabeak argitaratzen ditu zenbait aldizkari eta egunkaritan. 2004n Hamabost zauri ipuin bilduma argitaratu zuen, eta urte berean Igartza Saria irabazi zuen Amaren eskuak eleberri proiektuarekin. Eleberria 2006an argitaratu zen eta hainbat sari jaso zituen: 2006ko Zilarrezko Euskadi Saria, 2006ko Zazpi Kale saria eta 2006ko Beterriko Liburua. 2007an kontakizun laburretara itzuli zen, Zu bezain ahul ipuin bildumarekin.