Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jagger, Mick

Britainiar kantaria (Dartford, Kent, 1943). Ikasle ona zen eta Londreseko Ekonomia Eskolan ikasteko beka bat lortu zuen. Hala ere ikasketak utzi eta musikaren bidea hartzea erabaki zuen. Little Boy Blue eta Blue Boys taldeekin hasi zen, Londreseko Ekonomia Eskolan bertan. Gero Blue Incorporated taldearen kantari egin zen eta Londreseko Ealing Blues klubean eta Marques klubean kantatu zuen. 1962an Rolling Stones taldea sortu zuen; 1965ean Erresuma Batuko lehen postua lortu zuen taldeak “The last time” kantuarekin. 1964an Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan jirak egiten hasi ziren. Hurrengo urtean ikaragarrizko arrakasta izan zuen taldeak “Satisfaction” abestiarekin. Taldearen liderra, Brian Jones, hil zen arte (1969), Mick Jagger bigarren mailan egon zen. 1970eko hamarkadan, Rolling Stones izan zen rock talderik famatuena. 1985ean Mickek bere lehen bakarkako diskoa grabatu zuen, She’s the Boss.