Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jæger, Hans Henrik

Norvegiar idazlea (Drammen, 1854 - Kristiania, 1910). Ohizko moraltasunaren kontra sortutako Bohème izeneko idazleen eta artisten taldearen buruzagia izan zen. Sexu askatasunaren alde agertu zen. 1885ean Fra Kristiania-Bohèmen (Kristianiako Bohemia) idatzi zuen baina atxilo hartu zuten eta debekatu zuten liburua. Zigorra osorik ez betetzearren Parisa alde egin zuen eta han eman zituen hil bitarteko urteak. Haren lanek ez dute literatura balio handirik, baina ospe handia izan zuen berak Norvegiako idazleen artean egin zuen sailkapenak: adierazpen askatasunaren aldekoak ziren batzuk eta goi mailako literaturaren aldekoak besteak.