Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jaccottet, Philippe

Suitzar poeta, prosagile eta itzultzailea (Moudon, Canton du Vaud, 1925). Frantsesez idatzi du. Oinazea, argia eta izadia dira bere obra poetikoaren gai nagusiak; izadia batez ere, Frantziako Drôme ibarrean bizitzen hasi zenetik. Bere estiloa garbia, zorrotza eta soila da. Jaccotteten poemagintzan L’Effraie et autres poèmes (1974, Beldurra eta beste poema batzuk), À la lumière d’hiver (1977, Neguko argitan) nabarmen daitezke. Rilkeren, Musilen eta Cassolaren lanak itzuli ditu, eta Rilkeri buruz saiakera bat ere idatzi du (Rilke, 1970).