Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jaafar, Tuanku

Malaysiako erregea (Kelang, Selangor, 1927). Tuanku Jaafar Al-Marhum Tuanku Abdul Rahmanek (hori du izen osoa) zuzenbide ikasketak egin zituen Erresuma Batuan, Nottinghameko Unibertsitatean. Malaysiako administrazio zerbitzuan lanean aritu ondoren, zerbitzu diplomatikoan sartu zen 1957an. Negeri Sembilaneko gobernadore izendatua izan zen eta, 1979an, erregeorde. 1994an bederatzi estatuetako gobernadoreek Tuanku Jaafar Malaysiako hamargarren errege aukeratu zuten bost urterako.