Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Izura Egiguren, Ana

Nafar pintorea (Tafalla, 1943). Irunen bizi da gaztetatik. Madrilen eta Bruselan egin zituen margolaritzako ikasketak. 1973. urtean Gipuzkoako Pintoreak saria jaso zuen Madrilen eginiko erakusketan. Erakusketa ugari egin du han eta hemen Europako hiri askotan: Praga (1978), Paris (1979), Wiesbaden (1979), Bartzelona (1979), Donostia (1980), Iruñea (1981), Bilbo (1983), Madril (1984).