Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Izco de la Iglesia, Francisco Jabier

Bizkaitar militante abertzalea (Berango, 1941). ETA erakundeko militantea zelarik, 1964. urtean atxilotu zuten lehen aldiz eta lau urte eman zituen espetxean. 1969. urtean preso hartu zuten berriro eta Burgosko Auzian (1970eko abenduan) bi herio zigor eman zioten, Melitón Manzanas polizia hil zuelako salaketapean. Herio zigorra indarrik gabe utzi eta 1977. urtera arte egon zen kartzelan. Euskadiko Ezkerra-ko kidea izan zen 1977-1982 urteetan.